2012/09/24

Cid Campeador vs Tirant lo Blanch

Espainia, 2012, murrizketa handien testuinguru batean, Gobernuak 1978tik aurrera zazpigarren hezkuntza erreforma egiteari ekin dio. Wert ministroaren plan berriak, hainbat desberdintasun dakar, haien artean, Educación Cívica y Constitucional ikasgai berria edo Lanbide Heziketaren eta Batxilerren arteko aukera arinago egitea.


Dena den, euskalde eta autonomia erkidegoen arteko diferentzietan ere eragina edukiko du, bereziki bigarren hizkuntza edo hizkuntza koofiziala duten horietan. Orain arte, bi lengoia ofizial dituzten autonomien gobernuek orduen %45a ezarri ahal zuten, baina oraindik aurrera kopuru hori %35ra murriztuko da. Horretaz aparte, ikasgaien edukiek ere aldaketak pairatuko dituzte, horrela erkidegoen artean batasuna bilatzeko, Estatuaren elementu "komunak" ezarriz.

Berria jaso bezain pronto, hainbat alderdi politikoren eta gobernuen kritika jaso du "erreformak", Eusko Jaurlaritzak esaterako, Hezkuntza Ministroaren dimisioa eskatu du. Arritzekoa ez da ba, sistema honek historian 50 urte atzerantz bidaltzen gaitu eta, muturreko zentralismora abiatuz.

Krisi ekonomikoa eta historia batasuna oinarri hartuta defendatzen du Gobernuak bere plana, baina historiaren irakurmen horretan zertxobait ahaztu duela uste dut: Antza denez, hainbat herriren arteko anaitasuna (ezkontzak, konkistak...) zela eta sortu zen gaur egungo Espainia eta beraz, herri hauen kultura anitzek osatzen dute Nazioaren Estatua. Horrela, nahiz eta Asturiarrek gaitarekin ibili eta Jaendarrek olibak jan, denok espainolez egin dezakegu, On Kixote ezagutzen dugu eta gure arbasoek Gerra Zibilean borrokatu zuten.

Badirudi gobernu honek guztiok espainol bilakatzen gaituen elementu multzo honetan egin nahi duela indar eta beraz, Tirant lo Blanch, euskaldunen foruen defentsa eta cantonalismoak edota hizkuntz periferikoek ez dute, Cid Campeador, Amerikaren konkista edota gaztelerak duten garrantzi berdina.

Iturria:
El Paiseko artikulua http://ccaa.elpais.com/ccaa/2012/09/22/paisvasco/1348337518_752675.html                        El Paiseko artikulua http://sociedad.elpais.com/sociedad/2012/05/02/actualidad/1335953654_766178.html El Paiseko artikulua http://ccaa.elpais.com/ccaa/2012/02/09/paisvasco/1328827453_148130.html              El Correoko artikulua http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120922/politica/enesima-reforma-educativa-20120922.html


No comments:

Post a Comment