Gaur egungo Europar gazteok kalitatezko (batzuk beste batzuk baino hobeak) hezkuntza bat jaso dugu eta nekez imagina dezakegu nola
izan zitekeen, edo da, %50eko analfabetizazio tasa duen herri bat.
Zorionez, historian zehar, analfabetizazioaren kontra borrokatu zuten
milaka pertsona eta mugimendu sozial eta politiko egon dira, esaterako, Paulo Freire edo FSLN-a (Herriaren Askatasunerako Sandinistar Frontea).
FSLN-a?, Sandinistak, suposatzen dut. Denoi heltzen zaizkigu zenbait ideia sandinismoari buruz hitz egiten entzuten dugunean, esaterako, Nikaragua edota Augusto Cesar Sandino, baina horretaz aparte, ezer gehiagorik ez. Normala da, bereziki 80ko hamarkadatik aurrera jaio izan garenon artean, gehiegi ez ezagutzea mugimendu hau, bai geografikoki, zein historikoki urrun gelditzen zaigulako.
Nikaragua, 1934tik Somozatarren diktadura pairatu zuen, AEBen laguntza militarra jasotzen zuena eta korrupzioak eta oligarkiak presentzia handia zuten. Hala ere, erregimenak ez zuen betirako iraun eta 1979ko uztailaren 19an, 65000 biztanle hil zituen gerra dimentsio batean, Sandinistar Frontea Managuan sartu eta gobernu diktatorialarekin bukatu zuen.
Dena den, nahiz eta Gerra irabazi, gobernu berriak oraindik zin egin zituen gizarte konkistak irabazi behar zituen, bat ere erraza izango ez zena. Alde batetik, nekazal erreforma egin beharko zen, eta bestetik, hezkuntza eta osasun erreformak.
Hezkuntzan, La Gran Cruzada Nacional de Alfabetización deituko zen mugimendua martxan jarri zen eta 11500 gazte mugitu zituzten honetarako. Kontuan hartu behar da, "gurutzada" honi esker, hiru urtetan, herriaren alfabetizazio tasa (momentuan Amerikako altuenetarikoa zena), %50'3tik %12´9ra pasatu zela eta Lehen Hezkuntzan 1023 ikastetxe berri sortu zirela. Gainera, 8 unibertsitate berri abian jarri ziren eta 44000 irakasle zeuden lanean 4000 ikastetxetan. Horretaz aparte, gogoratu beharra dago haur gutxituentzako programak,
helduentzako alfabetazizazio saiakuntzak eta kaleko umeentzako eskolak osatu zituztela.
Baina hau guztia ezin izango zen posible, herriaren aberastasunaren %15´4 eta BPGaren %4´6, hezkuntzari esleitu izango ez bazitzaion eta Gobernua nikaraguatar errealitatik hurbil egon izango ez balitz. Hau guztia zela eta, Nikaraguak Nadezhda Krupskaya domina internazionala irabazi zuen birritan eta UNESCOk hezkuntza arloan haur gehien mugitu zituen estatua izendatu zuen.
Askok goraipatu egin dute Saindinisten sistema, eta beste askok, aldiz, kritikatu. Dena den, aldekoa izan edo ez izan, guztiok kontuan eta eredu hartu beharko genuke mugimendu honek herriarren modernizazioa eta hezkuntzagatik egin zituen esfortsu handiak, hainbeste aldaketa ekarri zituenak. Iraultzak mundu osoan zehar elkartasun mugimendu bat jarri zuen abian, demokrazia eta gizarte eskubideak oinarri zituenak eta hezkuntzaren bidez transmitituko zirenak, sandinistek esaten zuten eran, "elkartasuna herrien samurtasuna da eta".
Iturria:
Sandinismoa, Wikipedia http://es.wikipedia.org/wiki/Sandinismo
Iraultza Sandinista http://www.emagister.com/curso-nicaragua-revolucion-sandinista/periodo-sandinista-sistema-educativo-sanitario
Iraultza Sandinista http://www.lavozdelsandinismo.com/nicaragua/2012-10-02/donan-empresarios-sandinistas-pupitres-a-centros-educativos-de-tipitapa/
Nikaraguari buruzko artikulua http://www.nuso.org/upload/articulos/820_1.pdf
No comments:
Post a Comment