2012/10/22

Jainkoa eskolan

George Best, futbolari anglikanoa
Ipar Irlanda, edo Ulster, erlijioak bitan zatitzen duen duen Erresuma Batuko eskualde bat da. Munduko bazter honetan, biztanleriaren %53a anglikarra da eta %44a katolikoa, horrela, historiako gatazka luze eta odoltsuenetarikoa sortuz. Zoritzarrez, liskar erlijioso honek bizitzako gauza guztiak ikutzen ditu, lagunak, familiak, kirolak, musika... eta nola ez, hezkuntza.



Gure arloan, gauza oso kuriosoa gertatzen da, haur anglikarrak Controlled School deituriko ikastetxeetara joaten dira normalean eta katolikoak Gaelscoiletara, nafarroako ikastolekin konpara daitezkeenak. Guztiok imajina dezakegun moduan, eskolak zorrozki kontrolatzen dituzte gelak eta bien kurrikulumak konparatzean, desberdintasun handiak topa daitezke bi eskolen artean, esaterako, erlijioan eta hizkuntzan.

Controlled Schoolak, ingelesez ematen dituzte klaseak eta lantzen duten erlijioa anglikanoa da. Gainera, historiaren kasuan Britanismoaren eragina nabarmentzen da gehiago eta literaturan, Sarah Grand idazle feminista (guraso ingelesak zituen irlandesa) eta Erreinuko beste irlaren autoreak (Dickens, Malcolm Lowry...)  dira nagusi. Eskola irlandesetan, hegokoaldeko eragina oso handia da historia azaltzeko unean eta idazlerik laureatuenak Seamus O´Neil eta James Joyce dublindarra dira. Hizkuntzaren kasuan, irlandesez egiteko zerbitzua badago, baina soilik ikasleen %36a ikasten dute guztiz edo zenbait ikasgai hizkuntz gaeliarran.

Dena den, azken garaiotan erlijio sinesmenak errespetatzen dituen eskola berriak agertzen hasi dira, Integrated Education izena dutenak. Lehenengo eskola integratua Belfasten 1981an sortu zen, Lagan College, All Children Together mugimenduak aurrera eraman zuena, eskolen segregazioarekin amaitzeko. Egun, banaketaren kontrako 61 eskola existitzen dira, baina honek ez du esan nahi gero eta ikasle gehiago dituztenik. Bereziki hezkuntza irlandarraren alde egiten dutenek kritikatu egin dute eredu berria, Gobernu Britaniarrak eramaten baitu eta haien ustez, Londresetik bidaltzen den adoktrinamendu "pazifista-faltsua" sustatzen da.

Inork ez daki zer gertatuko den hurrengo urteetan ipar-irlandarraren hezkuntzarekin. Hobeto esanda, inork ez daki zer gertatuko den irlaren iparraldean, bereziki immigrazioak eta erlijioaren aldaketa sakonek (katolizismoaren jarraitzaileak hazten hasi dira) markatu dituzten egoera berriengatik. Hala ere, espero dugu  hurrengo garaietan gatazka erlijioso zein politikoak era baketsuan konpontzea eta hezkuntzak bide horretan bere lana egitea.

Iturria:
Hezkuntza Ipar Irlandan, Wikipedia http://en.wikipedia.org/wiki/Education_in_Northern_Ireland               Eskola Integratuak, Wikipedia http://en.wikipedia.org/wiki/Integrated_education     
Eskola Gaeliarrak, Wikipedia http://en.wikipedia.org/wiki/Gaelscoil 
Lagan Eskola, Wikipedia http://en.wikipedia.org/wiki/Lagan_College

No comments:

Post a Comment