2012/10/15

ملاله یوسفزۍ



ملاله یوسفزۍ- edo hobeto ulertzeko, Malala Yousafzai, 14 urteko neskak nazioarteko prentsa guztiak Pakistanera begiratzea egin du. Gaztetxoak bi tiro jaso zituen lepoan (ia ia bizkarezurrean) Tehrik e Taliban Pakistan talde terrorsitako kide baten eskutik, nesken hezkuntzaren alde egiteagatik.

Swat ibarrean bizi da, 2007tik aurrera talibanen eskutan dagoena eta sharia zorrozki bete behar da. Egoera honetan, neskek ez daukate eskubiderik eta ondorioz, hezkuntza debekatuta daukate, ezin dute mediku mutil bat bisitatu, bortxaketen kontra legerik ez daude...

Hori dela eta, 2009an, neskak 11 urte zituela, Blog batean idazten hasi zen, kanpotarrek bere inguruko nesken bizitza ezagun zezaten. Denborarekin, protesta horiek gero eta argiagoak izaten hasi ziren eta emakumeen eskubideren aldeko
 hamaika kanpaina eta manifestizaio bultzatu zituen. Logikoa den moduan, muturreko islamistek ez zuten begi onez ikusten Malalaren kanpainak eta pasadan astean honekin amaitzera abiatu zen militante islamiar bat. "Hilko zaitut!" oihu egin zuen terroristak eta ondoren, neskaren kontra su egin zuen.

Zorionez, nahiz eta hasiera batean larria zela zirudi,  
Peshawarren (Pakistan iparraldean) operatu ahal izan zuten. Ospitaleak bala belarritik sartu eta leporarte heldu zela komunikatu zuen, baina baita egoera kontrolatuta zeukatela ere. Dena den, tratamenduarekin jarraitzeko Erresuma Batura bidali dute gaztea.

Hainbat ikaslek eta pertsona famatuk, haien artean, Ban Ki Mur, Obamma edo Faruk Wardak (Pakistaneko hezkuntza ministroa) ikaslearen borroka goraipatu dute. Horrez gain, pasadan urriak 13an, Pakistaneko hainbat ikasle (16.000 ikastexte baino gehiago) neskaren osasunaren alde errezau egin zuten.

Hemendik, Euskal Herritik, agur bero bat bidali nahi diogu Malalari eta laster sendatzea espero dugu. Hala ere, neska honen borroka, mundu mailako borroka ere dena, aurrera ateratzea nahi dugu, pertsona guztien eskubidea da eta, bere arraza, sexua edo erlijioa kontuan izan gabe, ikasiteko aukera edukitzea eta eskolara joatea.

Iturria:
Malala Yousafzai, Wikipedia http://es.wikipedia.org/wiki/Malala_Yousafzai                                      Malala Yousafzai, El Pais: -
http://internacional.elpais.com/internacional/2012/10/13/actualidad/1350140958_579136.html       

-http://elpais.com/elpais/2012/10/12/opinion/1350067215_987449.html
BBCnews-http://www.bbc.co.uk/mundo/noticias/2012/10/121010_paquistani_malala_yousafzai_blog_rg.shtml                       


No comments:

Post a Comment