2012/10/25

Makoto Hasebe


Tristea da oso, egungo gizarteak ahazteko daukan erreztasuna. Haiti eta Murtziako lurrikarak, Libiako gerra, Txetxeniako borrokak... euren berri ditugunean, inork baino alkartasun gehiago aurkezten dugu, baina handik bi hilabetera  automatikoki gure pentsamenduetatik ospa egiten dute.


Hala ere, Minaminsanrikun, Japonia, pertsona famatu batek kontuan eduki zuen naturak herri horretan sorturiko sarraskiak. Askok diote laguntza hori soilik Japonian gertatu zelako eman zuela, baina behintzat herriaren izena zeukan kamiseta bat eramatea edo herrian argazki bat ateratzea baino pixka bat gehiago izan zen. 

Hasebe Japoniarekin

Makoto Hasebe, Wolfsburgo futbol taldeko jokalariak, 165 milioiko donazioa egin zuen, berak antolaturiko ekitaldi baten ostean. Ekitaldian, 10000 lagun baino gehiago batu ziren eta lortutako diruari esker, Minami Sanriku-Cho-ko herrian haurtzaindegi bat berreraiki eta modernizatzea lortu zen.

Horrez gain, iragarki baten bidez, Japoniako, baita mundu osoko gazteak mobilizatzen saiatu zen Lehenengo Pasea eman zezaten, munduko haur guztiek etorkizun hobeago bat edukitzen laguntzeko. Lehenengo pase hau, futbol partida baten egiten den lehenego hasiera da, partida has dadin.

Beti egon behar da lehenengo pase bat, baina pase hauekin jarraitzen badugu, Minaminsariku bezalako beste hainbat haurtzaindegi eta eskola eraiki ahal izango dira munduan zehar. Kasu honetan, Hasebek eman zuen pausua eta beste hainbat urrats mobilizatzen saiatu zen, beraz, Japoniarrek soilik ez, mundu guztiak eskerrak eman beharko genioke futbolari bikain honi.



Iturria:
Unicef Japonia http://www.unicef.org/spanish/emerg/japan_66027.html           
Minamisanriku herria (Japonia) Wikipedia http://es.wikipedia.org/wiki/Minamisanriku

No comments:

Post a Comment