2012/10/21

Gazi Gozoak

Burkina Faso. Afrikar Kontinentea. 274.000 km2. 15´7 milioi biztanle. Hiriburua Uagadugu. Hizkuntza ofiziala Frantsesa. Independentzia Frantziatik 1960 urtea. Hizkuntza ofiziala frantsesa.



Afrikar herri honen datu orokorrak irakurtzean, beste herri txiro baten datu berdinak irakurtzea bezalakozea izan daiteke: Per Capita errenta baxua, biztanleria hasiera demografiko izugarria, biztanleria gehiena nekazaritzan aritzea... Hala ere, hezkuntza datuak irakurtzean, tristura hori, nolabait, murrizten da, baina sentimendu gazigozo bat heltzen zaigu gorputzera.

Egun, mutilen %67 ikastetxera joaten da eta nesken kasuan, proportzioa, %60ra jaisten da. Alde gazia, urruti gelditzen direla zifra hauek NBEk finkaturiko mugengandik, 2015rako Lehen Hezkuntzaren unibertsalizazioa eskatu zuen eta. Gozoa, 2002ko datuekin alderatzekotan, eskolarizazio tasa asko igo dela, urte hartan, mutilen %40 eta nesken %20 soilik joaten baitziren klasera.

Hala ere, Bigarren Hezkuntzan ikasteko aukerei erreparatzean, bereziki nesken kasuan, lehengo gaziak handitu eta goragaleak bihurtzen dira. Bien arteko tasa %20,1koa da eta ez dirudi gorako joera duenik, bereziki emakumeen kasuan. Bizi eredu patriarkalek eta herriko ezkontza gehienak 14 eta 19 urte bitartean izatea dira oztopo gehienak, gizonek lurra landu behar dutelako eta euren emazteek sukaldean gelditu behar direlako.

Horrela, naturala da pentsatzea Burkina Fasok hezkuntza erreforma bat behar duela, Bigarren Hezkuntzako aukerak zabaltzen dituena. Zoritxarrez, hezkuntza aldaketa hauek ez dakarte pentsaera aldaketarik eta ziurrenik, epe motzean behintzat, egoerak ez luke aldaketa handirik edukiko. Beraz, beharrezkoa dena pentsaera aldaketa hori da, Lehen Hezkuntzan has daitekena, gero familietara eta herrietara zabaltzeko.

Lehen Hezkuntzako datuetan eta "pentsamenduzko iraultzean" pentsatzea sapore gozoa bueltazea eragiten du, baina oraindik ez dakiguna da ea herri afrikarrak bere bidea jarraituko duen. Gobernua galtzen ez bada, herriaren modernitatea eta bizi maila hobeagoa lortzea ez dira zertan hain urrun gelditu behar, jakitun dira eta, profesionalki herri kualifikatu bat edukitzekotan etorkizuna hobeagoa izan ahal dela.

Hezkuntzaren aurrerapauso hauek euren bidea jarraitu behar dute, bai Lehen Hezkuntzan, zein Bigarrenezkoan. Hasierako hastapenak duela hamar urte eman ziren eta geroztik aurrera, Burkinatar umeen bizitza errazagoa izan da. Ondorioz, herria ez da momentu honetan gelditu behar eta hezkuntzan hobekuntzak sustatzen jarraitu behar dira, Burkinako pertsonen bizitza, egunen baten gozoa bihurtu daiteke eta.

Iturria:
Burkina Fasoko eskolak http://www.intervida.org/es/publicaciones/actualidad-solidaria/la-realidad-de-la-educacion-en-burkina-faso 
Burkina Faso, Wikipedia http://es.wikipedia.org/wiki/Burkina_Faso                                                            Burkina Faso, El Pais http://elpais.com/diario/2010/06/21/educacion/1277071201_850215.html                  Afrikako eskolak http://www.intervida.org/es/publicaciones/actualidad-solidaria/revivir-africa-a-traves-de-la-escuela

No comments:

Post a Comment