
Gauza asko esan daitezke hizkuntz honen egoerari buruz herrialde desberdinetan, baina guk Kurdistan Iparokzidentalan zentratuko gara, egun Turkiarren mende dagoena:
Turkiar errepublika 1923an sortu zen, hau da, duela 89 urte. Herrirako prestatu zen konstituzioak Ideologia Nazional bat defendatzen zuen, soilik hizkuntza turkiarra onartzen zuena eta Turkiako edozein hiritar, bere erlijio edo hizkuntza kontuan hartu gabe, soilik turkiar bezala hartzen zuena.
Handik gutxira, 1925an, lehenengo independentziaren aldeko matxinadak sortu ziren eta 1927an Arabateko Errepublika independientea sortu zen. Dena den, turkiarrek erraz txikitu zituzten mugimendu nazionalista oro eta tokian tokiko indepedentziaren aldeko erreboltak leunduz joan ziren, autonomia eskatuz. Horrela, Turkiar gobernuek errepresioa murriztu zuten 50 eta 70 hamarkaden bitartean, baina eskoletan kurduera oraindik ezin izango zen ikasi, ezta libururik edo egunkaririk kurduz publikatu.
Horrela, 1978an Ankarako unibertsitatean ikasle kurdu marxista talde batek PKK taldea sortu zuen, Langile Kurduen Alderdia. Une hau, kurdistandarren historian berebiziko garrantzia izan zuen, handik aurrera gerrilak sortu ziren eta Turkiako zenbait herrietan. PKK Kurdistaneko alderdirk indartsuena bihurtu zen denborarekin eta handik hamar urtera, 10000-15000 gudari inguru zituen eta beste 60000-75000 pertsona laguntzeko prest zeudenak. 15 urte baino gehiago iraun zueen gerrila honek, Turkian hartu zuen leku batez ere eta 37000 pertsonen bizitzekin akabatu zuen.
Zorionez, 2000garren urterako gerrak eta errepresioak txikituz joan ziren eta 2004garren urtean kurdua helduei irakasteko lehenengo akademia eraiki zen. Hala ere, X, W eta Q letrak (letra kurduak, alfabeto turkiarran existitzen ez direnak) debekaturik zeuden oraindik eta ez zen legezkoa kurdueraz idatzita zegoen hedapen bitartekorik. Hori zela eta, PKK-k biolentziari uko ez zion egin eta Turkiar Gobernuak gerra zikinarekin eta kulturaren sarraskiarekin jarraitu zuen.
Hala ere, aurtengo kurtsoa hastean zorionezko berri bat heldu zaie kurduei, ikasleek euren hizkuntza hautazko ikasgai modura landu ahal izango dute eta. Suposatzen da, kurdua 5garren eta 8garren mailen artean ikasiko dela, 10 pertsona baino gehiagoko taldeak osatzekotan. Gainera, Kurmanchia (Turkiar hegoekialdean egiten den kurdua) eta Zazakia (Anatoliakoa) ikasteko aukera izango dute ere. Modu honetan, Harran eta Artukluko unibertsitateek (biak Kurmanchia ingurukoak) kurduerarako lehenengo liburuak prestatzen hasi dira.
Dena den, Gobernuak bigarren baldintza bat jartzen du, kurdua irakasten duten irakasleak egotea. Kasu honetan, arazoak bueltatzen dira berriro ere, askotan familiei irakasleak ez daudela esaten zaielako, hori egia ez den bitartean. Izan daiteke Ankaran edo Estanbulen irakaslerik ez egotea, baina Diyarbakirren (Kurdistan turkiarraren hiriburua) idazle kurdu asko daude hizkuntza klaseak eman ahal dituztenak.
Aurtengo kurtsoaren lege berria pausu bat da, egia, baina kurduak beldur dira turkiar politikariek irakasle faltaren aitzakia erabiltzea, Gobernuak hautazkoa eskaini duela, baina eskaintzarik ez dagoela esanez. Gainera, oraindik ere legez kanpo daude eskola kurdu pribatuak (eskola pribatu kristau eta juduek ordea, ez daukate eragozpenik) eta are gehiago, eskola kurdu publikoak.
Munduan, oraindik 25 eta 35 milioi pertsonek hitz egin dezakete kurduera (eztabaida handia dago zenbakiaren inguruan), beraz ezin daiteke esan desagertzeke dagoenik. Esan bezala, herrialde batzuek onartzen dute hizkuntza eta beste batzuk pausuak ematen hasi dira (Turkia, oraindik Siria zorrozki egiten du kurduen kontra), baina gauzak ezin daitezke horrela bukatu, horietariko pausu asko faltsuak izan ahal direlako. Bidea luzea da, baina egun bat helduko da, non kurdua idateko erabiliko den, haurrek eskolan ikasiko duten eta pertsonek kurduerez biziko diren.
Iturria:
Boikota Hezkuntza Turkiarrari http://www.webislam.com/noticias/56310-boicot_educativo_kurdo.html
Kurduera http://es.wikipedia.org/wiki/Idioma_kurdo
Kurdistani buruzko informazio orokorra http://spain.krg.org/index.php?option=com_content&view=article&id=221&Itemid=47&lang=es
Kurdua eskola publikoetan http://actualidadkurda.wordpress.com/2012/09/17/turquia-introduce-el-kurdo-en-los-colegios-publicos/
Gatazka kurdua http://www.mediterraneosur.es/fondo/kurdistan-turquia.html
No comments:
Post a Comment