Dena den, aborigenen historian arakatzen badugu, errealitatea desberdina izan zela konturatuko gara. Lehenengo australiarrak duela 40.000-50.000 urte heldu ziren irlara, Asia Hegoekialdetik eta XVIII menderako, 300.000 eta 750.000 biztanle inguru zeuden, 250 nazioetan sakabanatuta. Hauek euren kultura propioa (ikus Ametsaldia) eta euren hizkuntzak (pama-ñunganak eta ez pama-ñunganetan bereiziak) zituzten eta gainera, bertako natura errespetatuz bizi ziren.
Europarrak heltzean, terra nulliusaren bitartez australiarren lurrak lapurtu zituzten, euren arrazak sarraskitu (1788-1900 bitartean, biztanleriaren %90rekin bukatu zuten), natiboen kontrako legeak egin edo botorik gabe utzi... Horrez gain, egun, soilik 20 hizkuntza diraute, kontuan hartuta hasiera batean 250 hizkuntz baino gehiago exititzen zirela.
Tasmaniako azkeneko lau aborigenak |
Historiak jasandako sarraskirik luzeenetarikoa, 60ko hamarkadan bere amaierara helduko zela zirudien. 1962an, aboreginek botoa emateko eskubidea edukiko zuten eta handik bost urtera, Referendum baten bitartez, australiar zaharren eta berrien arteko desberdintasun sozialik ez egotea adostu zen. Honetaz aparte, terra nulliusa alde batera utzi zen eta aborigenen biztanleria igotzen joan zen, 1996an 352.763 natibo izan arte.
Hala ere, lege hauek ez zuten esan nahi bi komunitateen arteko adiskedetasuna eta zorionera helduko zirenik. Aborigen asko, drogen eta kriminalitatearen munduan daude sartuta, esaterako, australiar presoen %21a australiar indigenak dira eta biztanleria natiboaren laurdena inoiz biolentziaren biktima izan da.
Ziurrenik, arazo guzti hauek natiboek hezkuntza arloan duten atzerapena eragina izango du. Esate baterako, 12 urte bete eta gero, bakarrik %39ak eskolan jarraitzen dute eta unibertsitate titulua lortzen dutenek %4a baino ez dira. Gainera, euren komunitatearen herenak baino ez dauka liburutegi batera joateko aukera, distantzia luzeak direla eta. Kostaldeko australiarren kasuan aldiz, %75a bere ikasketak jarraitzen ditu 12 urteak bete ondoren eta unibertsitatean, %48a graduatu dira.
Horretaz aparte, ez da aborigenentzako ikastolarik existitzen, hau da, euren hizkuntza irakasten dutenak edo curriculuma kulturaren arabera moldatzen dutenak, bakarrik eskola okzidentalak existitzen dira. Eskola hauen irakasleen %0,07a baino ez dira natiboak eta erabilitako liburu eta materialetan (pelikulak, musika...) pertsona zurien ereduak agertzen dira bakarrik. Honez gain, gobernuak haur zurien hezkuntzan erabiltzen duen dolar bakoitzeko, haur aborigenen hezkuntzan erdia baino gutxiago erabiltzen du, 47 cent.
Hau guztiari, pertsona zaharrek eskolari dioten beldurra gehitzen badiogu, egoera penagarria bihurtzen da. Mespretxua jaso zuten aborigen guztiek, nahiko hurbil daukate oraindik eskolan jasan zuten bazterketa, askok ingelesez egitera behartuta zeudelako (kontuan hartu behar da, gutxik menderatzen zutela hizkuntza hori) eta euren kultura ohiturak praktikatzea debekatuta zutelako. Gainera, historiak arin ahaztu duen arazoa dago, haurren bahitzea. Arraza desberdinetako gurasoak zituzten haurrak, natiboak eta immigranteak, half-castes bezala ziren deituak eta haietariko asko eta asko, Gobernuarengandik bahituak izan ziren hezkuntza okzidentala jaso zezaten.
Beraz, ezin daiteke esan natiboek antzinako sarraskiak barkatu eta ahaztu dituztenik eta are gutxiago, arrazen arteko auzia konponduta dagoenik. Argi dago, desberdintasunak oraindik daudela presente eguneroko bizitzan eta hezkuntza sistema txarrak ez dakar aldaketarik. 2008an presidentearen aldetik heldu zen Barkamen ofizial eta nazionalarekin bakarrik ez dira gauzak ebazten, 200 urte iraun duen triskantza honen benetako barkamena denborarekin egiaztatuko da eta, akzioen bitartez, ez hitz politen bitartez. Egun hori, edo hobeto esanda, garai hori heldu arte mundu guztia egongo da zain, behin betiko historiak jasan izan duen garairik ilunenetarikoa konponduta egon dadin.
Kevin Rudd presidentearen barkamena:
Iturria:
Datu eta ehunekoak http://www.creativespirits.info/aboriginalculture/education/
Gunbalanya eskolaren informazioa http://www.indigenous.gov.au/gunbalanya-schools-semester-changes-boost-attendance/
Aborigenen hizkuntzak http://www.latinoaustralia.com/estudiar-australia/noticias-australia/Gobierno-australiano-trabajara-para-preservar-lenguas-aborigenes
Caritas Australia http://mdg2015.caritas.org/es/mdg_universal_education.html
Ametsaldia http://eu.wikipedia.org/wiki/Ametsaldia
No comments:
Post a Comment