2012/11/05

Autodefentsarako Pantera Beltzen Alderdia

"Aurreko kotxea negoen gidatzen eta bitartean, Walkitalkie bidez negoen hitz egiten Hueyekin. Polizia bat eta jende asko ikusi nituela azaldu nion, atxiloketa bat zen. Beraz, kotxea aparkatu eta metro gutxitara jarri ginen, ondo antolatuta eta legeak baimentzen zuen modura, polizia behatzen... Haietaz ez ginen fidatzen, baina komunitatearen arreta deitu nahi genuen, hauek mugimendu berria ezagutu zezaten. Orduan, norbaitek makilak zituela esan nuen, ziur ez negoen, ilun zegoen eta, baina ez nuen espero inork armak eramatea. Momentu horretan, lagun batek oihukatu zuen "zer arraio tipo horrek arma bat darama, hanka!". Hala ere, azaldu genion ez zela inora joango, guk talde berri bat osatzen genuela, Pantera Beltzen Alderdia, eta poliziak behatzeko eskubidea genuekala, gure komunitatearen kontra indarra hainbeste alditan erabili zutenak. Mesedez gelditzeko eskatu genion. Horrek poliziaren arreta deitu omen zuen eta egia ez zela adierazi zuen. Horrela, Hueyk legea deskribatzen hasi zen, Rifflearekin Kark-krak egiten zuen bitartean... Jendea guztiz txundituta gelditu zen. Poliziak ea kargatuta zegoen galdetu zuen, baina hori bere ardura ez zela erantzun zion Hueyk. Oh! Momentu sinestezina izan zen hori! Polizia, beldur eta haserre, atxilotua inkontzienteki kotxean sartu eta arreba bati begira gelditu zen. Neska belarritakoak zeraman, baita 44ko Riffle bat ere, Clint Eastwood antzera. Ze arraio geunden GU bertan egiten! Orduan, gure 10 puntuen programa banatu genuen eta une hartan... une hartan hasi zen Pantera Beltzen istorioa!" Bobby Seale.


Istorio hau Oaklanden, Californian, hasi zen, 1966an. Garai hartan, Oakland hiria Californiako haurren hiltze tasarik altuena zeukan, baita analfabetizazio eta langabetze tasa ere. Jende asko, gehienak beltzak, Ghettoetan marginatuta bizi zen eta ondorioz, etorkizun hobe baterako esparantzak eskasak ziren. Ikusi dugunez, brutalitate poliziala gauza arrunta zen eta beltzaranak bigarren mailako hiritarrak bezala tratatzen ziren.

Aldaketa, edo behintzat saiakera, Bobby Sealek eta Huey P. Newtonek eraman zuten, Revolution Action Movement eta North-Oakland Neighbourhood Antipoverty Center plataformen bitartez. Hala ere, 1965an, Malcolm X aktibistaren hilketa eta gero, euren bidea jarraitzea erabaki zuten eta ideologaren autodefentsa printzipioak barneratu zituzten. Horrez gain hurrengo puntuak batu zituzten euren programan:


  1. ASKATASUNA NAHI DUGU. GURE HERRIAREN PATUA GUK GEUK ZEHAZTU NAHI DUGU. Zapalduak izan diren pertsona beltzak ez dira aske izango gure patua guk geuk zehazten ez dugun arte, gure elkarteetako instituzio guztiak kontrolatuz.
  2. GURE JENDEARENTZAKO LANPOSTUAK NAHI DITUGU. Gobernu federalaren lana da guri lanpostuak edo soldatak bermatzea. Aberats estatubatuarrek lanik ematen ez badigute, haien teknologia eta produkzio makinak hartzeko eskubidea dugu, horrela gure herriak lanpostu eta bizitza on bat lortzea ahalbidetuz.
  3. GIZARTE BELTZARI KAPITALISTEK EGITEN DIETEN LAPURRETEN AMAIERA NAHI DUGU. Gobernu xenofobo honek lapurreta egin digu eta guk zorra ordaintzeko eskatzen diogu. Orain 100 urte, 2 mando eta 40 akre agindu zizkieten esklabotza eta pertsona beltzen heriotza eragin zien ordainetan.
  4. ETXEBIZITZA TXUKUNAK NAHI DITUGU, GIZAKIAK MEREZI DUEN BEZALA. Lurren jabeek etxe ona izateko aukera eskaini beharko lioke gure komunitateari, eta hori ez balitz horrela izango, gobernuak lurrak kolektibizatzen lagundu beharko luke, etxebizitza egokiak eraikitzeko.
  5. GURE KOMUNITATEARENTZAT GANORAZKO IRAKASKUNTZA NAHI DUGU, ESTATU HONEN BENETAKO IZAERA AGERTZEN DUEN IRAKASKUNTZA. GUK HISTORIAN IZAN DUGUN GARRANTZIA AZALTZEA NAHI DUGU. Hezkuntzak geure buruaren ezagutza sustatu behar du. Ez badugu lekurik historian, aukera gutxi izango ditugu beste zenbait gauza ezagutzeko.
  6. GIZARTE BELTZARENTZAKO DOAKO OSASUN ZAINTZA NAHI DUGU. Gobernuak gure gizartearen biziraupena sustatu beharko luke.
  7. POLIZIAREN AURKAKO ERASOEKIN AMAITU NAHI DUGU, AEB-ETAKO BELTZEN ETA KOLOREKO BESTE HIRITARREN HILKETEKIN. Gobernu xenofobo eta faxista honek zapaldu egiten gaitu eta defentsarako eskubidea dugu.
  8. BELTZEN AURKAKO ERASO GUZTIAK AMAITZEA NAHI DUGU. Hori horrela ez bada, gure indar guztia defentsarako erabiltzeko eskubidea dugu.
  9. BELTZ GUZTIEN ASKATASUNA NAHI DUGU, ETA ESPETXE FEDERALETAN ETA ABAR BAZTERTURIK DAUDEN PERTSONAK ERE ASKATU BEHARKO LIRATEKE. Ez dute epaiketa zuzenik izan, sistema arrazista eta faxista batek epaitu dituelako.
  10. JANA, ETXEBIZITZA, HEZKUNTZA, JANZKERA, JUSTIZIA ETA TEKNOLOGIA MODERNOEN KONTROLA NAHI DUGU. Giza ekintzetan, bata bestearekiko ezberdintasun politikoak alde batera uzten dira arazo larriei aurre egiteko eta baita ama lurraren nolabaiteko boterea hartzeko. Guk, egia guzti hauek ospatzen ditugu nabariak direlako, izan ere, gizaki guztiak berdin sortuak izan gara eta eskubide berdinak izan beharko genituzke.

Maoren Liburu Gorrian inspiratuta, pertsonentzako zerbitzuak eta bizirauteko programak landu zituzten. Horietako zerbitzu bat, umeetzako elizan banatzen zituzten gozariak ziren, non haurrak eta euren familiak motibatzen zituzten hauek eskolara joan zezaten. Horrez gain, autodefentsarako eta lehen sorospeneko klaseak ematen hasi ziren eta drogen kontrako kanpainak eraman zituzten aurrera.

Arrazismoaren kontra zeuden moduan, sexu desberdinketaren kontra zeuden ere. Modu horretan, eskola misto bat sortu zuten, Intercomunal Youth Institute, Ericka Huggings eskolaren zuzendaria izanik. Hezkuntza zentro honek berezitasun kurioso bat zeukan: mailak ez ziren adinaren arabera desberdintzen, gaitasunaren arabera baizik. Sistema hau jarraituz, zazpi urteko ikasle bat bigarren mailan egon zitekeen zientzietan, baina bosgarren mailan historian. Gainera, hezkuntza sistemak "irakas ezinak" moduan deitzen zituen 10 eta 11 urte bitarteko hainbat ikasleek, irakurtze eta idazte klaseak jaso zituzten, eta nola ez, ikasi.

Lorpenak ez ziren hemen amaitu eta Californian dohako osasun-zerbitzuak, arropa bilketak eta banaketa, helduentzako eskolak, gettoetan polizien basakeria murriztea... haiei eransten zaie.


1969an, euren arrakasta unerik gorena heldu zenean (eta ez soilik komunitate beltzaren partetik), FBIak Pantera Beltzak Amerikaren Lehenengo Etsai Publikoa deklaratu zuen. Polizien kontrako ekitaldiak, inperialismoaren kontra borrokatzea (sutsuki egin zuten Vietnamgo Gerraren kontra) eta herriaren hainbat injustizia agerian jartzeak, inteligentzia zerbitzuek COINTELPRO programa garatzea egin zuen, komunismoaren aurka borrokatzeko. Horri, organizazioaren barne gatazkak eta kideen hilketak (Newton eraila izan zen) eta atxiloketak gehitzen badizkiegu,  mugimenduak zeukan indar guztia murriztuz joan zen. Dena den, inoiz ez zen egon behin betirako disoluziorik, gaur egun, alderdia indar oso txikiarekin, baina ekinean jarraitzen du eta.


Istorio hau askoz gehiago garatu daiteke, mugimendu hau Amerikako historia modernoaren iraultza unerik garrantzitsuenetarikoa izan zen eta. Hala ere, gu hezkuntza arloan eta ikasleentzako lorturiko onuretan zentratu egin gara eta  guztia oso polita izan zela dirudien arren, aktibisten eta polizien arteko liskarrak eta jende horrek bizi izan behar zuen errealitatea guztiz ankerrak izan ziren. Euren istorioa, garai hartako milioika pertsonen elkartasun sentimendua piztu zuen, bai AEBn, zein AEBtik kanpo. Gaur egun, ikastoletan eta institutuetan ez da gaia ikutzen, baina egungo bizitzaren hainbat alderditan presente dago, esaterako, kirola (1968ko Olinpiadak), musika (Hip-hopa, soul...) edo zinema (Forrest Gump). Forrest Gumpek esan zuen modura, "Barkatu zeuen Pantera Beltzen Festa ondatzeagatik".*




*Ingelesez festa eta alderdia, party esaten da.







Informazio Iturriak
Informazio orokorra http://info.nodo50.org/Panteras-negras-Es-la-revolucion.html
Informazio orokorra http://noticiasdeabajo.wordpress.com/2012/09/30/el-partido-de-las-panteras-negras/
Informazio orokorra http://www.myspace.com/veganmilitant/blog/456159550
Informazio orokorra http://old.kaosenlared.net/noticia/panteras-negras
Informazio orokorra http://en.wikipedia.org/wiki/Black_Panther_Party
Lee Lew Lee-ren All Power to the People dokumentala

No comments:

Post a Comment