2012/11/12

Inuitak

Zero azpiko tenperaturak, igluak eta sudur-muxuak dira burura heltzen zaizkigun lehenengo hitzak, eta bakarrak, eskimalei buruz hitz egiten entzutean. Dena den, nahiz eta gurekin konparatuta bizitza guztiz desberdina eraman, guk arruntatzat hartzen ditugun hainbat aspektu, haiek ere betetzen dituzte, esaterako, eskolara joatea.



Eskolak soilik biztanleria handiko herrietan egon arren1, herrixketan, euren famialiarekin bakarrik bizi direnek, alde egin behar dute hirietara klaseak jasotzeko. Eskola hauek nahiko handiak dira eta hainbat herri txiketako umeak doaz, bertako umeekin batera. Ikastetxeak gobernu zentralek eskaintzen dituztenak dira, hau da, eskola arruntak. Adibide bat ematearren, Alaskan haur eskimalak AEBko gobernuak finkatzen dituen eskoletan jasotzen dituzte klaseak.

Eskimalen  bizi-areak
Hala ere, eztabaida handia sortzen dute eskolatze-sistema hauek. Eskimalen irakasle gehienak, pertsona amerrikarrak dira, baina ez dira natiboak. Euren ikaskideekin berdina gertatzen da, arraza eta kultura desberdinetakoak direla. Azkenik, nola ez, hezkuntza ere nahiko etnozentrikoa da, eta amerikar "berrien" hezkuntza lantzen da.

Eskolatu bai, haur eskimalak eskolatzen dira, baina heziketa desberdina da eskola horietan eta euren herrietan jaso ahalko zutena. Haur inuitak bere bizimodura ohituta daude, euren hizkuntza propioa², usadio eta siniskerak dituzte eta. Dena den, sei urte betetzean, zorrozki aldatu behar dituzte, bizimodu okzidentalera egokitzeko.

Horrela, integratzeko arazo handiak dituzte, guk ezagutzen ditugun amerikarrekin zerikusirik ez dutelako. Zorionez, heldu gehienek beren perspektibatik kanpo ikusteko gai dira eta nolabait, irakasleek eskolatze sistemaren etnozentrismo hori alde batera uzten dute. Bi kultura desberdinak dituzten haurrak elkarrekin lan egitea saiatzen dira, bi bizimoduak ezagutarazten dituzte eta bazterketa inora ez doala ulertarazten diete.

Horretaz aparte, trabarik ez zaie jartzen euren hizkuntzan arietzeko, mintzari bitxi honek errekonozimendua dauka eta. Gainera, haurrak, nahiz eta barnetegian egon kurtsoan zehar, usadio eta tradizioak aurrera eramateko aukera daukate, sinesmenak errespetatuz.

Azkenik, eskola bukatzean, inuitak hautatzeko bi bide dituzte, euren bizitza tradizionalarekin jarraitzea edo kultura okzidentalean egokitzea.



1Erlatiboa da biztanleria handiarena, kontuan hartu behar da eta 150.000 biztanle daudela sei milioiko km²rako.
² hizkuntza eskimalean lau dialekto mota daude, baina euren artean errez ulertu ahal dira


Iturriak:
 El rincón del vago:http://html.rincondelvago.com/esquimales.html
 Pregúntame: http://www.preguntame.org/datos/hay-escuelas-para-los-ninos-esquimales/   
Ingelesezko informazioa: http://www.ankn.uaf.edu/curriculum/Books/AKEskimoEd/perspectives.html
Ingelesezko informazioa: http://edsc658-458.community.uaf.edu/2012/01/31/response-to-effective-teachers-of-eskimo-and-indian-students/

No comments:

Post a Comment