2012/11/12

Inuitak

Zero azpiko tenperaturak, igluak eta sudur-muxuak dira burura heltzen zaizkigun lehenengo hitzak, eta bakarrak, eskimalei buruz hitz egiten entzutean. Dena den, nahiz eta gurekin konparatuta bizitza guztiz desberdina eraman, guk arruntatzat hartzen ditugun hainbat aspektu, haiek ere betetzen dituzte, esaterako, eskolara joatea.

2012/11/05

Autodefentsarako Pantera Beltzen Alderdia

"Aurreko kotxea negoen gidatzen eta bitartean, Walkitalkie bidez negoen hitz egiten Hueyekin. Polizia bat eta jende asko ikusi nituela azaldu nion, atxiloketa bat zen. Beraz, kotxea aparkatu eta metro gutxitara jarri ginen, ondo antolatuta eta legeak baimentzen zuen modura, polizia behatzen... Haietaz ez ginen fidatzen, baina komunitatearen arreta deitu nahi genuen, hauek mugimendu berria ezagutu zezaten. Orduan, norbaitek makilak zituela esan nuen, ziur ez negoen, ilun zegoen eta, baina ez nuen espero inork armak eramatea. Momentu horretan, lagun batek oihukatu zuen "zer arraio tipo horrek arma bat darama, hanka!". Hala ere, azaldu genion ez zela inora joango, guk talde berri bat osatzen genuela, Pantera Beltzen Alderdia, eta poliziak behatzeko eskubidea genuekala, gure komunitatearen kontra indarra hainbeste alditan erabili zutenak. Mesedez gelditzeko eskatu genion. Horrek poliziaren arreta deitu omen zuen eta egia ez zela adierazi zuen. Horrela, Hueyk legea deskribatzen hasi zen, Rifflearekin Kark-krak egiten zuen bitartean... Jendea guztiz txundituta gelditu zen. Poliziak ea kargatuta zegoen galdetu zuen, baina hori bere ardura ez zela erantzun zion Hueyk. Oh! Momentu sinestezina izan zen hori! Polizia, beldur eta haserre, atxilotua inkontzienteki kotxean sartu eta arreba bati begira gelditu zen. Neska belarritakoak zeraman, baita 44ko Riffle bat ere, Clint Eastwood antzera. Ze arraio geunden GU bertan egiten! Orduan, gure 10 puntuen programa banatu genuen eta une hartan... une hartan hasi zen Pantera Beltzen istorioa!" Bobby Seale.

2012/11/01

A new page in the Australian history...

1770an James Cook esploratzaileak Zelanda Berriko eta Australia mendebaldeko kostaldeak aurkitu zituen. Australiara heldu bezain laster, nabigariak irlaren ekialdea formalki eskatu eta Hegoaldeko Gales Berria deitu zuen. Zoritxarrez, irla utzi behar izan zuen, baina 1788rako beste mila bostehun ingeles hiritarrekin bueltan zegoen. Horrela, Cook kapitaina koloniaren gobernadore berria bihurtu zen eta irlako aborigenak (izena latinetik dator, ab-origene, lehenengo ezaguna) eta paisaiak ikertzeari eta irlan modernizazioa sustatzeari ekin zioten biztanle berriek.

2012/10/29

Zimanê kurdî (Kurduera)


Irakek, Iranek, Armeniak, Siriak eta Turkiak, Kudistan bost zatitan banatzen dute. Jatorri indoeuropearra duen herri honek, hizkuntza propioa dauka eta Turkiarrarekin ez dauka zerikusirik. Nahiz eta Armeniak eta Iranek nolabaiteko onarpena eskeini hizkuntzari, eta Iraken estatus ofiziala eduki Kurdistaneko Eskualde Autonomoan, Turkiarrek eta Siriarrek ez dute onartzen euren estatuen hizkuntza bezala.

Gauza asko esan daitezke hizkuntz honen egoerari buruz herrialde desberdinetan, baina guk Kurdistan Iparokzidentalan zentratuko gara, egun Turkiarren mende dagoena:

2012/10/25

Bakoitzak bere konklusioak atera ditzala...


Ipar Koreako zenbait bideo:

Makoto Hasebe


Tristea da oso, egungo gizarteak ahazteko daukan erreztasuna. Haiti eta Murtziako lurrikarak, Libiako gerra, Txetxeniako borrokak... euren berri ditugunean, inork baino alkartasun gehiago aurkezten dugu, baina handik bi hilabetera  automatikoki gure pentsamenduetatik ospa egiten dute.

2012/10/22

Jainkoa eskolan

George Best, futbolari anglikanoa
Ipar Irlanda, edo Ulster, erlijioak bitan zatitzen duen duen Erresuma Batuko eskualde bat da. Munduko bazter honetan, biztanleriaren %53a anglikarra da eta %44a katolikoa, horrela, historiako gatazka luze eta odoltsuenetarikoa sortuz. Zoritzarrez, liskar erlijioso honek bizitzako gauza guztiak ikutzen ditu, lagunak, familiak, kirolak, musika... eta nola ez, hezkuntza.

Paulo Freireren azken elkarrizketa

Hona hemen, Paulo Freirek, historiako pedagogorik handienetarikoa, eskaini zuen azkenengo elkarrizktea:

2012/10/21

Gazi Gozoak

Burkina Faso. Afrikar Kontinentea. 274.000 km2. 15´7 milioi biztanle. Hiriburua Uagadugu. Hizkuntza ofiziala Frantsesa. Independentzia Frantziatik 1960 urtea. Hizkuntza ofiziala frantsesa.

2012/10/15

ملاله یوسفزۍ



ملاله یوسفزۍ- edo hobeto ulertzeko, Malala Yousafzai, 14 urteko neskak nazioarteko prentsa guztiak Pakistanera begiratzea egin du. Gaztetxoak bi tiro jaso zituen lepoan (ia ia bizkarezurrean) Tehrik e Taliban Pakistan talde terrorsitako kide baten eskutik, nesken hezkuntzaren alde egiteagatik.

2012/10/08

Elkartasuna herrien samurtasuna...

Gaur egungo Europar gazteok kalitatezko (batzuk beste batzuk baino hobeak) hezkuntza bat jaso dugu eta nekez imagina dezakegu nola izan zitekeen, edo da, %50eko analfabetizazio tasa duen herri bat. Zorionez, historian zehar, analfabetizazioaren kontra borrokatu zuten milaka pertsona eta mugimendu sozial eta politiko egon dira, esaterako, Paulo Freire edo FSLN-a (Herriaren Askatasunerako Sandinistar Frontea).

2012/09/24

Cid Campeador vs Tirant lo Blanch

Espainia, 2012, murrizketa handien testuinguru batean, Gobernuak 1978tik aurrera zazpigarren hezkuntza erreforma egiteari ekin dio. Wert ministroaren plan berriak, hainbat desberdintasun dakar, haien artean, Educación Cívica y Constitucional ikasgai berria edo Lanbide Heziketaren eta Batxilerren arteko aukera arinago egitea.

2012/09/17

Hezkuntza Eskubidea

Hona hemen hezkuntza eskubidearen aldeko bideo bat:

Olerkari Hilen Elkartea

Hona hemen Peter Weirren pelikula bat, "Olerkari Hilen Elkartea" (ingelesez "Dead Pets Society"), Robbie Williams aktore arrakastatsuak, pertsonai protagonista antzezten duena.